Proiektu honen helburua isolatuta dagoen eremua hiritarrentzako erakargarri egitea izan da.
Vaubanek bere garaian hemen eraiki zuena, ordukoari erantzuna ematen zion zerbait zen. Gaur egun eremu residual bat bihurtu da, egungo beharrei ez diolako erantzuten. Irteera bat eman beharra zaio honi, hiritarrek interesa duten zerbaitetan bihurtu espazioa.
Espazio publiko erakargarri bat, ekipamendu bat, bere osotasunean. Aisialdi gunea, deskantsu gunea, topalekua, zerbitzuak eta hori guztia Baiona hiriaren leku estrategikoan. Ukitu berezi baten beharra dauka guneak interesa piztu dezan, ez bakarrik plaza bat irekitzen delako. Bi ibaiak elkartzen diren puntua, Baionaren izatearen arrazoia(Aturri ibaia), hiriaren emblema edota postal izan daitekeena, gaur egun ordea ibaitik hain urrun, harresi altu batez aldendua.
Ibaiarekiko kontaktudun espazio jarrai eta bigun bat planteatzen dut, izan zenaren keinuak sortuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario